XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), Uzkurtz gaietan jakin bear duana da, norberari dagokion argitasunez, bere burua olentzatzeko (salbatzeko) bide bearrez bearak diran Erlijio'ko mirariak (jakitea) eta gañera Eukaristi'ko Ogia egunerokotik eta gorputzaren ogitik bereztea, era onetan Eukaristi donera urreratu dedin bere adiñari dagokion jaieraz.

4.a Umeak Aitortza ta Jaunartzea egitera beartzen dituan agintea, era berezi batean beren ardura euki bear dutenen gain dator, au da, beren guraso, aitorlari, irakasle ta parrokoaren gain; baña lenengo jaunartzea egiteko gai ba ote diran erabakitzea, kristau-ikasbide Erroma'tarrak dionez, gurasoai edo bere ordekoai ta aitorlariari dagokie.

5.a Parrokoak arduratu bitez urtero bein edo askotan umeen Jaunartze Nagusia adierazi ta eragiten, auetara ontzat artuaz lenengo Jaunartzea egin bear duten umeak ezezik, baita beren guraso ta aitorlariaren aginduz, beren lenengo Jaunartzea len egin zutenak ere.

Egun batzuetan erakutzi ta gertu bitzate batak eta besteak.

6.a Umeen ardura dutenak alegiña egin bear dute, beren lenengo Jaunartzearen ondoren, sarritan eta al badute egunero urreratu ditezen Mai Donera, Jesukristo'ren eta Eleiza Ama Donearen naia dan bezela ta Jaunartze oiek beren adinari dagokion jaieraz egin erazten.

Oroitu bitez gañera, auen ardura dutenak, zein ajola aundiko bearra dan, ume guztientzat egiten dan kristau-ikasbidearen azalpena entzutera beren umeak joaten ote diran begiratzea, ta au ezin bete al balezakete, eman bezaiote kristau-erakutsia beste eraren batean.

7.a Umeak, bein ezaguerara eldu ezkero, Aitortza'rako aintzat ez artzea edo beren ogenak bein ere ez barkatzea oitura zearo galgarria da; beraz lekuetako gotzaiak ardura euki bear dute oitura au kentzeko, ala bear balitz beren eskubidez dauzkaten neurriak arturik.